• Izena emateko

    Izena emateko

    No está disponible
  • Contenidos

    Contenidos

    No está disponible
  • Objetivos

    Objetivos

    No está disponible
  • Servicios

    Servicios

    No está disponible
  • Escuela infantil BIHOTZ “La Magia de los Peques”

    Escuela infantil BIHOTZ “La Magia de los Peques”

    Contenido

Tailerrak

Eskaintzen ditugun tailerrak haurren eboluzio-aro guztietara egokituta daude.  Honelaxe:

  • 1-3 urte bitartean: guraso zein hezitzaileekin. Hauek matrikularen prezioaren barnean daude.
  • 4 -7 urte bitartean: eskolaz kanpoko jardueretan. Balioa: 30 € tailer bakoitzak.

Talde

  • Haur eta gurasoek osatutako taldeak: 4 -10 bikote bitartean.
  • Haurrek bakarrik osatutako taldeak: 6- 10 haur bitartean. Talde kopurua mugatu gabea.

Tailerretan norberaren ezagutza eta hiru urte baino gutxiagoko haur eta gurasoen arteko lotura afektiboa landuko da.

  1.  ANTZERKI PEDAGOGIA ETA IPUIN-KONTALARITZA Haurren sormena eta irudimena garatzeko asmoz, dramatizazio-tekniketan eta joko sinbolikoetan oinarritutako metodologia dinamikoaren bidez lan egingo dugu. Antzerkiak darabiltzan tekniken bidez haurren garapen pertsonala zein soziala bultzatuko dugu. Honi esker haurrak euren ahalmenez jabetzen dira. Pedagogia-antzerkiak haurrak estimulatzeaz gain, gizarte-harremanetan trebatzen ditu, lotsak zein beldurrak arinduz eta auto-estimua eta adierazkortasuna, bide batez, eta era askotara, areagotuz.
  2. ARTEAREN BIDEZ ZENTZU ETA SENTIPEN ESTIMULAZIOA: Artea pedagogia-tresna erabiltzen dugunean, musika, dantza eta pinturaz baliatzen gara gure burua adierazteko. Honen bidez, haurren garapen emozionala, sinbolikoa eta kognitiboa garatuko dira. Artean oinarritutako heziketak haurraren barruko mundua eta gizarte-antolamenduaren arteko oreka sustatzen du, eta horrela, sentiberatasuna eta sormena haurren jokaeran eta izaeran garatuko dira.
  3.  PSIKOMOTRIZITATEA MUSIKAREN BIDEZ. Ariketa dinamiko eta dibertigarriak erabiliz, gogoa, emozioak eta gorputza ere garatuko ditugu. Jokoen bidez, oreka, jarreraren kontrola eta denbora zein espazioaren kontzeptuak lantzen dira. Eta horrela haurren ahalmen fisiko zein psikologiko finduko ditugu. Horrela banatzen dira:
    • 2-3 urte bitartekoak
    • 3-6 urte bitartekoak
    • 7-10 urte bitartekoak.

Eta guztien helburuak berezko mugimenduen koordinazioa lortzea, gorputzaren kontzientzia hartzea, oreka eta jarrera-kontrola bermatzea, eta gogoaren, emozioen, sinboloen eta sentipenen arteko elkarreraginak sustatzea dira. Era honetan haurrek zer egin dezaketen eta zertarako gai diren ikusi ahal izango dute. Bukatzeko , esan gabe doa, gure asmoa ikasteko, garatzeko eta hezteko gogoa geletan bultzatzea dela.